Posta bidezko botoa

ATHLETIC CLUBEKO PRESIDENTETZA ETA ZUZENDARITZA BATZA AUKERATZEKO HAUTESKUNDEAK

POSTA BIDEZKO BOTOA

Posta bidezko botoa eman daiteke Klubeko bulegoan aldez aurretik eskatu eta gero, honako baldintzak betez:

  1. Bazkideak eskatuko du Hautesle-Erroldan inskribaturik dagoela egiaztatzeko ziurtagiria, beti ere hauteskunde prozedura iragarrita egon eta gero.
  2. Eskabidea pertsonalki eta presentzialki adieraztea beharrezkoa izango da Klubak horretarako prestatu dituen bulegoetan. Eskabidea egiten duen pertsonak jatorrizko NAN edo indarrean dagoen pasaportea aurkeztu behar du. Inskripzio ziurtagiri bi jaulkiko dira: bat Klubarentzat eta bestea bazkidearentzat. Arestian aipaturiko ziurtagiria presentzialki abenduaren 20ra arte eskatu ahal izango da.
  3. Bazkideak ezin badu joan Klubeko bulegoetara ezin badu joan, inskripzio ziurtagiriaren eskabidea igorri dezake, bertan notarioak egiaztaturiko bazkidearen sinadura atxikituta. Eskabidearen modeloa Klubeko web ofizialean eskuragarri dago, “Bazkideen Txokoan” hain zuzen ere, edota Klubeko bulegoan. Behar bezala bete egin beharko da, notarioak egiaztaturiko bazkidearen sinadura barne eta Klubeko bulegoetara bidali beharko da edo bertan eskura eman, beti helbide honetan:

    IBAIGANE JAUREGIA
    ATHLETIC CLUB
    MAZARREDO ZUMARKALEA 23
    48009 BILBO – BIZKAIA

    Eskabidearen inprimakia, 3 paragrafoan adierazten den prozedura erabiliz (eskutitza egiaztaturiko sinadurarekin) klubean jaso beharko da abenduaren 13ko 18:30ak baino lehen. Data horren ostean jasotzen diren eskabideak ez dira kontuan hartuko.

Eskabide hau onartu eta gero, agiri honekin batera, inskripzioaren ziurtagiria eta beharrezkoa den dokumentazioa bidaliko zaizkio bazkideari aurrez-aurretik adierazitako helbidera, haren berri izan dezan.

Eskabidea onartu eta gero, Hauteskunde-Batzordeak inskripzioa egiaztatuko du eta dagokion erroldako idatzoharra egingo du, hauteskunde egunean boto presentziala ekiditeko.

Postaz bozkatzeko eskabideak ondorioz ekarriko du boto presentziala eman ezin izana hauteskunde egunean. Eskatzaileak arestian aipatzen dena espresuki onartzen du honako agiri hau izenpetzean.

Aldarrikatutako hautagaitzak eskuragarri egongo diren unetik, boto txartelak eta bozkatzeko gutun-azalak bazkideak azaldu duen helbidera igorriko ditu Klubak.

Behin bazkideak boto-paper ofiziala hautatu eta gero, gutun-azal txikian sartuko du eta baita ostean itxi ere. Den dena gutun-azal handian sartuko du indarrean dagoen NANen kopia zein Klubak eman duen inskripzio ziurtagiriarekin batera (boto emailearen sinadura duena). Gutun-azal hau gutun zertifikatuaren bitartez bidali beharko da Klubeko bulegora -Mazarredo Zumarkalea 23, BILBO 48009-, Hauteskunde-Batzordearen izenean, igorlea adieraziz. Jasotzeko epea 2018ko abenduaren 20:00ak dira. Baldintza hauek ez betetzeak botoaren baliogabetasuna ekarriko luke.

Gutun-azal guztiak Hauteskunde-batzordearen eskutan beharko lirateke egon bozketaren eguneko 20:00ak baino lehen, Hauteskunde-batzordeak dagokion hauteskunde mahaira bidali ahal izateko. Gutun-azal hauek Hauteskunde-Mahaiak irekiko lituzke bozketa amaitu ostean eta, legezkotasuna ziurtatu ostean, botoa duen gutun-azal itxia hautestontzian sartuko da.

HAUTESKUNDE-BATZORDEA

2018ko azaroak 18

Kutxabank New Balance
San Miguel IMQ Coca-Cola Euskaltel Bet365
B the travel brand EA Sports Alzola Jeep